BILBAO "HARRIZ HERRI"

Bigarren ebaluaketa hontan, Bilbo ezagutzeko proposamena egingo deutsuet. Mapa honetan dagozan hamar puntu gorriak Bilboko toki historiko bereziak dira, eraikuntzak, plazak,... Ezetz danak ezagutu!

Zerrendan emondako izenak mapan topatzen badozuz, joan eta bisitatu egin beharko dozuez. Leku bakoitzean argazki bat atara (ZU ZEU ARGAZKIAN AGERTU BEHARKO ZARA) eta lan bat osatu beharko dozue. Bilboko eraikuntza hauen azalpen historikoa egin beharko da, orden kronologikoan eta eraikuntzen arkitektur ezaugarriak azpimarratuz.

Word batean, Bilboko azalpen historikoa egin beharko dozue, zerrendan emondako eraikuntzak erreferentzi moduan erabilita. Zuen 10 argazkiak DERRIGORREZ agertu beharko dira eta beharrez gero, argazki gehiago ere erabili leikezuez azalpena osatzeko.

Lana Otsailerako aurkezten badozue, PUNTU BAT lortzeko aukera izango dozue bigarren ebaluaketa hontan.

GOGORATU: artikulu hau egiterakoan kontutan hartu beharko dozue idazteko estiloa. Argazkietan azalpenak, ortografia, hizkuntza teknikoa, tituluak, azpitituluak, orripeko notak,...

BILBAO "HARRIZ HERRI"
San Nikolas
Bilboko Donejakue katedrala
San Frantzisko-ko konbentua
Foster-en metro geltokia "fosteritoa"
Joan Santuen eliza
Begoñako Basilika
Plaza Barria
Bilbao-Concordia geltokia
San Anton eliza
Burdina kiskaltzeko labea, Saralegi plazan














4 comentarios:

  1. MARKEL16:00

    LANA EMOTEKO EPEA:
    OTSAILAREN 13A BAINO LEHEN

    ResponderEliminar
  2. Anónimo22:36

    Markel zein da zure korreoa??

    ResponderEliminar
  3. MARKEL15:22

    markellopategi@begonazpi.org

    ResponderEliminar
  4. Anónimo10:42

    Mundiala neska mutilek! oporrak aprobetxeuko dodaz txango hain interesgarrie egiteko. Zorionak lanagatik eta eskerrik asko!

    ResponderEliminar